AHOLKUAK

 

En esta nueva sección vamos a poner una serie de consejos básicos para desarrollar distintas actividades de aventura.

Esperamos vuestras aportaciones en: info@kirik 

                                                                           MENDIA

SEGURTASUN AHOLKUAK

  Familiari esan zein izango den aldez aurretik pentsaturiko ibilbidea.
  Erabili beti mendiko botak, takoi apur bat eduki dezatela eta oinetakoekin erabiltzen dena baino neurri bat handiagokoak izan daitezela; honela oina lotuago doa eta segurtasun gehiagorekin zapaltzen denez gutxiago nekatzen da; mendiko botek narrastien kosketatik ere babestuko digute eta haitzak ere hobeto eutsiko ditugu.
•  Eraman beti anoraka eta kangurua.
•  Ahalik eta gauza gutxien eraman motxilan pisuz gainezka ez joateko.
•  Jateko txokolatea edo fruitu sikuak aproposak dira.
•  Indarrak ondo neurtu
•  Ura
•  Saiatu itzulera beti jaitsieran izan dadila.
•  Lainoa badagoen eta ibilbidea zei den ziur ez bazaude, hobea da gelditu eta itxarotea.
•  Arretaz ibili beti. Hobea da ibilbide bat ez egitea istripu bat izatea baino.
•  Neguan beti eraman beroki aproposak eta lo zakua. Nahiz eta eguraldi ona izan, mendian eguraldia oso arin aldatzen da eta elurteren bat edota tenperatura baxuak hartzea erreza da.
•  Denbora gutxiero jan eta edan. Ibilbide erdiren batetan “pajara” deiturikoa edukitzea ez da gomendagarria.
•  Ohituta ez bazaude, hasi ibilbide edo bide errazenak egiten. Gunea ezagutzeko balioko dizu eta gero bakoitzaren baldintzen arabera, ibilbideen zailtasuna handitu ahal izango duzu.
•  Posible bada joan bidea ezagutzen duen norbaitekin, hori posible ez bada mapa on bat eraman zurekin.
•  Beti dator ondo badaezpada eta galtzen bagare, bidea egingo ez duen norbaitek gure ibilbidea edo ze ordutan itzuliko garen jakitea, batez ere neguan galtzen bagare.
•  Ez gehietsi zuen egoera fisikoa.
•  Ez bota ezer lurrera. Erabilitako produktu guztiak (latak, tabako kutxatilak, aluminiozko papera ...) ez bota lurrera erabili eta gero. Sartu poltsa batetan eta bota hurrengo herriko paperontzi hurbilenean. Ez bihurtu mendia zabortegi.

BEHATUZ ORIENTATU

•  Eguzkiari esker ondo orientatu ahal gara. Horretarako jakin beharrezkoa da eguzkia ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen dela. Egunaren erdian hegoaldea adierazten du.
•  Gauean Izar Polarrera joko dugu. (Ipar hemisferioa).
•  Isolaturiko zuhaitzetan, goroldioa iparrera begira dagoen tokian agertzen da, eta hegoaldera begira dagoen zatian berriz, gutxiago agertzen da. (Gauza berdina gertatzen da harkaitzetan eta harrizko ormetan).
•  Inurritegien atea eta kilker eta beste animali batzuen kobak, normalean hegoaldera begira daude, honela zuzenki eguzki izpiak jasotzen dituzte eta euriaz babesten dira.
•  Antzinako elizetan, ate aurrean jarriz gero eta aldarera begiratzen badugu, ekialderantz begira egongo gara. Mendi maldetan dagoen elurra, hegoalderantz begira dauden tokietan arinago desagertzen da.

NOLA AURREIKUSI EGURALDIA ?

•  Kirruen gehikuntzak eguraldiak txarrerantz egingo duela esan nahi du.
•  Eguzkia zein ilargia lohitzen dituzten argi inguruek, 7000 metro baino altuagoko tokietan tenperatura oso baxuak adierazten dituzte eta gainera, 2-3 egun arinago, eguraldia nahastuko dela iragartzen dute.
•  Garapen bertikaleko laino grisek ekaitza iragartzen dute.
•  Goizean lainoa eta ihintzak egun ona datorrela iragartzen dute.
•  Gauean ilargia distiratsu edo izarrez beterik egoteak, izoztea dakar.
•  Zeruan altuera ezberdinetara lainoak gurutzatzen badira, eguraldi txarra laster datorrela esan nahi du.
•  Erreaktoreek lorratz zabala uzten badute – zenbat eta zabalago eta luzeago txarrago -, eguraldi txarra hurrengo orduetan etorriko dela esan nahi du.
•  Eguraldi txarraren beste seinale batzuk:

- Enaren arraseko hegada.
- Lurrerantz doan kaioen hegalaldi altua.
- Abereen urduritasuna.
- Oilaritea ordutik kanpora.

ZER EGIN EKAITZ ELEKTRIKOA EGONEZ GERO?

•  Saiatu ez nabarmentzen paisaian, esaterako ez egon tontor baten zutunik edo leku agerien erdian.
•  Aldendu hesi metalikoetatik, burdina-harietatik, hodietatik, karriletatik eta tximistak erakarri ahal dituen edozein metalezko gauzetatik eta distantziara jarri.
•  Zelai soiletan ez babestu isolaturiko estalpe txikietan edo antzerako tokietan.
•  Basoan bilatu lurrik edo tokirik gorena eta babestu bertan zuhaitz txikien artean. Eremu zabalagoetan bilatu ezazu sakonune edo haranen bat. Bat-bateko uholdeak izan kontuan.
•  Norbait leku lau edo zelairen batetan egongo balitz, hau da, babestu ahal izateko tokietatik benetan urrun, eta ileak puntan jartzen zaizkiola nabaritzen badu (tximisten bat jausiko denaren seinale), belauniko jarri eta tolestu gorputza aurrerantz. Ez luzatu gorputza lurrean. Beste gomendio bat txingoan jartzea da, gure gorputzeko parteak zenbat eta gutxiago izan lurra ikutzen, zenbat eta posibilitate gehiago izango ditugu tximista ekiditeko.
•  Tximista jadesten duten pertsonek astinaldi elektriko gogorra jasotzen dute eta batzuetan erredura nabarmenak ere izaten dituzte baina ez dira elektrizitatearekin gelditzen eta hori dela eta arrisku gabe ukitu ahal zaie. Neurriak arin hartzen badira, posible da tximista batengatik hartua izan den pertsona hori berpiztea.

BASO SUTEAK

• Adi toki berean gorantz doazen gelditutako laino beltzekin, benetako euri edo ekaitz lainoen guztiz kontrakoak dira.
• Haizearen faborez ibiltzerakoan askotan ke usaina egoten da ke bera ikusi baino lehenago. Kasu horietan suaren zuzenbidea zein den erabaki berarengandik ihes egiteko.
• Oinez joanda sua hurbil dagoela ikusten baduzu, ez zaitez saiatu sua baino arinago joaten. Zuzendu zaitez hurbilen dagoen errekarantz nahiz eta suari aurre emanez erreka zeharkatu behar izan. Sartu ahalik eta arinen uretan eta urrundu ur bazterretik. Egiaztatu arropak eta gorputzeko parte guztiak bustirik dituzula. Ur bazterreko harriak erreta egonez gero ura ere beroago egongo da.
• Ikara ekidin. Izugarrizko sute batek bakarrik berotu ahal du ura jasan ezinezko tenperaturetara heldu arte, gainera normalean sakonera gutxikoak eta geldituta dagoen ura izaten da.
• Bustitako oihal batekin arnasa hartu ketik defendatzeko (mokozapia, kamiseta etab.)
• Egon geldirik eta ahal den neurrian normaltasunez hartu arnasa suak inguruneko oxigenoa xurgatzen baitu.
• Ur korronteren bat ezin baduzu hartu (edo lur baxu eta zingiratsuren bat), norbaitek irla eta kontrasuren bat egiteko ideia izan dezake. Egia esan honelako gauzaren bat egitea baliagarria izan daiteke sutea oso handia ez denean baina aldiz, ia ez du ezertarako balio suzko pareta handi baten aurrean aurkituz gero. Sua garrantzi handikoa zein txikiagokoa izan, ez zaitez babestu sakonera txikiko kobetan, zeren norbait kearengatik hiltzen ez bada, beroak eta oxigeno ezak bukatu ahalko baitu berarekin.


 

PIRAGUISMOA

SEGURTASUN AHOLKUAK

  Gomendagarria da igeri egiten jakitea
•  Saiatu bakarrik ez irteten. Bakarrik joanez gero esan norbaiti ze zonatan egongo zaren.
•  Ez irten eguraldi txarrarekin eta informatu zaitez egingo duen eguraldiaz.
•  Erabili beti salbamendu txalekoa.
•  Piragua barnean jarri flotagarriak diren gauza extrak (puxikak esaterako).
•  Egun eguzkitsuetan eraman beti txano edo kapelen bat
•  Ur bizkorretan praktikatuz gero, erabili beti kaskoa.
•  Izan errealista zure posibilitate fisiko eta teknikoekin. Taldeak egiten duelako soilik ez egin.
•  Jantzi eguraldiaren arabera batez ere hotz egiten duenean.
•  Saiatu oinetakoren batzuk eramaten.
•  Ohitu taldean segurtasunezko kordelen bat eramaten.
•  Pasaguneren batetan aurretiaz ikuspen ona ez badalego, ibilbidearen zailtasuna zein den jakin ahal izateko, lehorreratu eta urbazterretik aztertu.
•  Pasaguneren bat oso argi ikusten ez baduzu, eraman ezazu piragua zurekin. Errekaren bat jaitsi baino arinago (edo erreka bera jaistean), zure nibelaren gainetik dagoela ohartzen bazara, utzi ezazu jaitsiera egun horretan. Taldeak egiten duelako soilik ez egin.
•  Kontu handiz ibili handitzen diren erreketan (kolore marroiko urak). Urbazterrak desagertu egiten dira eta arriskugarriak izan ahal diren enborrak, abarrak, harriak etab. herrestan eramaten ditu. Adituentzat utzi ur hauek.
Urtegiak zeharkatzeari ekidin ezaiozu. Urtegi baten itzulera tranpa hilgarria izan daiteke. Arriskatzeak ez du merezi jauzi baten zentzazioa bizitzeagatik.
Lagundu zure lagunak egoera zailetan, beraiek ere gauza berdina egingo dute zugatik eta.

BEHARREZKO MATERIALA

•  Pala: Kaietarako bikoitza eta kanoarako bakuna edo sinplea.
•  Salbamendurako txalekoa: igeri jakiteak edo ez, ez dio axola.
•  Bainontzi estalkia: Bainontzia zarratzen du barruan ura sar ez dadin.
•  Oinetakoak: Uretako sandaliak edo neoprenozko txapinak.
•  Kaskoa: ur bizietan bakarrik.

HOTZ EGITEN DUEN EGUNETARAKO BEHARREZKO EKIPOA

•  Kamiseta termikoa: gorputzarentzat azal bikoitza da.
•  Neoprenoa: mahuka gabekoa, mugimendu askatasuna izateko.
•  Anoraka: barruko beroa gordetzeko eta haizetxoaz, uraz ... babesteko.

LEHEN ALDIZ URETARA JOAN AURRETIK

• Piragua pertsonalizatu. Oinek atseden hartzen duten tokia erregulatu, kontuan izanik belaunak bananduta eta piraguarekin kontaktuan egon behar direla; batera eta airean egon beharrik ez dute. Giltzurrun tokia ere moldatu ezazu oinarri ona izateko.
• Kaltzeak: Batez ere ur biziko piraguetan garrantzitsua da jarlekuan alboetako kaltzeak izatea “dantzan” ez egiteko eta kontrola hobetu ahal izateko.
• Puzgarriak: Jarri puzgarriak brankan eta popan eta puztu itzazu baina ez gehiegi; puzgarriak beroarekin zabaldu egin ahal dira eta hori dela eta piragua itxuragabetu.
• Zure lehen kontakturako ur lasaietako tokiren bat aukeratu (olatu, korronte eta haize gabeko tokiren bat).

KONTU HANDIA IZAN UR BIZKORRETAN

•  Ur bizkorretan ibiltzeak gozamena, zirrara, naturarekin kontaktua, ingurunearekin bat egitea, abentura, lagunartekotasuna etab. bat dakar, baina baita teknika berezi baten ikaskuntza beharra eta segurtasun arau batzuen ezaguera.
•  Kontuan izan: lehen aldia bada, ezin zaitezela edonola eta era autodidakta batez ur bizietatik jaitsi. Oso garrantzitsua da irteerak egiten hastea kaiak eskola baten bitartez edota esperientzia daukaten piragua taldeekin. Mesedez, ur bizkorretan ez joan zure kontura.

 

MENDIKO BIZIKLETA

•  Inoiz ez joan bakarrik, kide batek estutasun bat baino gehiagotik atera ahal dizu.
•  Beti erabili kaskoa, gogoratu buruan kolpe on bat ekidin ahal dizula (esperientziagatik esaten dizut).
•  Eraman ezazu beti zurekin ur eta jateko ugari (gozokiak, fruitu lehorrak etab.)
•  Indarrak neurtu (pentsa ezazu zatirik gogorrena oraindik heltzear dagoela eta gainera bueltatu egin behar dela).
•  Oinarrizko tresnen kit bat eraman ezazu zurekin, zulaketa bat gauzarik arruntena da eta hori dela eta eraman zurekin, partxeak, bonba , desmuntagarriak, allen giltzak, giltza ingeles txiki bat eta alikate txikiren bat .
•  Metereologi eta segurtasun baldintzak: baldintzak, onenak ez direnean, zorua bustita dagoenean edo elurra denean, errepidetik ez joaten saiatuko gara. Haizeak eraturiko alboetara lekualdatzeak kontrolatuko ditugu eta ibilbidetik doazen beste ibilgailuekin segurtasun distantzia mantenduko dugu.
•  Azkenik, ez ahaztu zu zarela bidean doan zaurgarriena. Saiatu besteek ikus zaitzatela, batez ere gauez eta ikuspen gutxiko lekuetatik joanez gero.

 


 


 


 

 

 

Search site

Contact

KIRIK S.COOP POLIGONO IGELTZERA SECTOR A, PABELLÓN 20
48660 URDULIZ - BIZKAIA
946 764 634/944 911 746