GLOBOFLEXIA
Begiraleek irudi ezberdinak egiten dituzte eta era berean umeei irakatsiz.

MALABARARAK
Begiraleek erakusketa bat egiten dute eta gero umeei aparatu desberdinen erabilera erakusten diete.
Ekintzak: Pelotak, txinatar bastoiak, gabikoak, diaboloak.
Begirale bik eramandako ekintza da hau
.

 

TXAPEN TAILERRA
Plastifikaturiko txapak dira umeek irudikatu eta margozteko. Aldez aurretik txapetan esaldi labur bat edo slogan bat inskribatu daiteke. Bere diametroa gutxi gora behera 3.8 zm-takoa da eta partehartzaileek lamina borobilak behin irudikatu eta margoztu ondoren, txapak bukatzeko makina berezi bat erabiliko da (laminak, plastikoak, inperdibleak etab.) eta honela umeek gero aldean eramango dituzte beraien txapak, kontutan izanik beraiek egindako lana izan dela.
Tailer honetarako beharrezkoak dira gutxienez 2.5 metrotako luzera daukaten mahai edo tablero bi.


MAKILLAJE TAILERRA
Begiraleek umeen aurpegietan eskatzen dietena margoztuko dute edo begirale berak egindako zeozer.

 

ESKULANEN TAILERRA
Karetak, ebakigarri ezberdinak, dekoratzeko laminak ...

MALABAR BOLAK BURUTZEKO TAILERRA
Puzgarri bat erabiliz eta arrosez bete ondoren, pilotari forma emango diogu eta kolore ezberdinetako puzgarri zatiekin ornatu ondoren kolore anitzetako pilotan bihurtuko dugu.

 

PLASTILINA TAILERRA
Kolore ezberdinetako plastilina erabiliz eta begiraleen aholkuak jarraituz, irudi ezberdinak egiten eta moldeatzen ikasiko dugu.
Begirale bik eramandako ekintza da hau.

ARGAZKI MARKUA
Base moduan kartulinazko karratu bat hartuz, mota ezberdinetako markuak egingo ditugu; koloreetako kartulina edo paperez dekoratuko dira edo elementu ezberdinak erabiliz, esaterako indabak, makarroiak ... erantsiz, eta aluminiozko paperarekin forratuz edo umeek egindako marrazkiekin dekoratuz.

TRIKIMAKOEN TAILERRA
Neurri ezberdinetako trikimakoekin begiraleek hau dominatzera animatu eta lagunduko dituzte umeak eta hauek distantzia txikiak egin dezatera.

GORE MAKILLAJE TAILERRA
Begiraleek umeen aurpegietan dibertigarriak baina era berean beldurgarriak diren karakterizazioak margoztuko dituzte.

TXIRTXILUEN TAILERRA
Kordeletatik txirtxilu ezberdinak sartuz, pultsera, koilar eta diadema ezberdin ugar egiten dira.

ERREKAKO HARRIAK DEKORATZEKO TAILERRA
Harria margoarekin dekoratzen da, artilea, papera, kartulina ... bezalako elementuak erantsiz. Arratoiak, posabasoak ... eta horrelako gauza dibertigarriak ere egin daitezke.

MARRAZKI TAILERRA
Adinari egokitutako laminak erabiliz, begiraleek umeei marrazki teknikoak egiteko teknika irakatsiko diete eta umeek honela irudiak kopiatu egingo dituzte (ez kalkatu).

ESKUEKIN PINTURA TAILERRA
Umeek eskuak bakarrik erabiliz, marrazki ezberdinak egingo dituzte (erabiliko dena, eskuekin margozteko margo berezia da)

PAPIROFLEXIA TAILERRA
Begiraleek pausuz pausu irakatsiko diete umeei eta era berean umeek irudi ezberdinak egiteko lamina azaltzaileak izango dituzte
.