Sekzio berri honetan oinarrizko aholku batzuk ipiniko ditugu abenturazko ekintza ezberdinak garatzeko.
Zuen ekarpenak espero ditugu info@kirik.com en.
| MENDIA |
|---|
Familiari esan zein izango den aldez aurretik pentsaturiko arruta edo bidea.
Erabili beti mendiko botak, takoi apur bat eduki dezatela eta oinetakoekin erabiltzen dena baino neurri bat handiagokoak izan daitezela; honela oina lotuago doa eta segurtasun gehiagorekin zapaltzen denez gutxiago nekatzen da; mendiko botek narraztien kosketatik ere babestuko digute eta haitzak ere hobeto eutsiko ditugu.
Eraman beti anoraka eta kanguroa.
Ahalik eta gauza gutxien eraman motxilan pisuz gainezka ez joateko.
Jateko txokolatea edo fruitu zikuak aproposak dira.
Indarrak ondo neurtu
Ura
Saiatu itzulera beti jaitsieran izan daitela.
Lainoa badagoen eta arrutaz ziur ez bazagoz, hobeago da gelditu eta itxarotea.
Arretaz ibili beti. Hobeago da arruta bat ez egitea istripu bat izatea baino.
Neguan beti eraman beroki aproposak eta lo zakua. Nahiz eta eguraldi ona izan, mendian eguraldia oso arin aldatzen da eta elurteren bat edota tenperatura bajuak hartzea erreza da.
Denbora gutxinaka jan eta edan. Arruta erdiren batetan “pajara” deiturikoa edukitzea ez da gomendagarria.
Ohituta ez bazagoz, hasi arruta edo bide errezenak egiten. Gunea ezagutzeko balioko dizu eta gero bakoitzaren baldintzen arabera, arruten zailtasuna handitu ahal izango duzu.
Posible bada joan bidea ezagutzen duen norbaitekin, hori posible ez bada mapa on bat eraman zurekin.
Beti dator ondo badaezpada eta galtzen bagaren, arruta egingo ez duen norbaitek gure ibilbidea edo ze ordutan itzuliko garen jakiteak, batez ere neguan galtzen bagaren.
Ez gehietsi zuen egoera fisikoa.
Ez bota ezer lurrera. Erabilitako produktu guztiak (latak, tabako kutxatilak, aluminiozko papera ...) ez bota lurrera erabili eta gero. Sartu boltsa batetan eta bota hurrengo herriko paperontzi hurbilenean. Ez bihurtu mendia zabortegian.
BEHATUZ ORIENTATU
Eguzkiari esker ondo orientatu ahal gara. Horretarako jakin beharrezkoa da eguzkia ekialdetik irten eta mendebaldetik sartzen dela. Egunaren erdian hegoaldea adierazten du.
Gauean Izar Polarrera joko dugu. (Ipar hemisferioa).
Isolaturiko zuhaitzetan, goroldioa iparrera begira dagoen tokian agertzen da, eta hegoaldera begira dagoen zatian berriz, gutxiago agertzen da. (Gauza berdina gertatzen da harkaitzetan eta harrizko ormetan).
Inurritegien atea eta kilkir eta beste animali batzuen kobak, normalean hegoaldera begira daude, honela zuzenki eguzko izpiak jasotzen dituzte eta euriaz babezten dira.
Antxiñako eleizetan, ate aurrean jarriz gero eta altarera begiratzen badugu, hegoalderantz begira egongo gara. Mendi maldetan dagoen elurra, hegoalderuntz begira dauden tokietan arinago desagertzen da.
NOLA AURRESAN EGURALDIA ?
Kirruen gehikuntzak eguraldiak txarreruntz egingo duela esan nahi du.
Eguzkia zein ilargia lohitzen dituzten argi inguruek, 7000 metro baino altuagoko tokietan tenperatura oso bajuak adierazten dituzte eta gainera, 2-3 egun arinago, eguraldia nahastuko dela iragartzen dute.
Garapen bertikaleko laino grisek ekaitza iragartzen dute.
Goizean lainoa eta ihintzak egun ona datorrela iragartzen dute.
Gauean ilargia distiratsu edo izarrez beterik egoteak, izoztea dakar.
Zeruan altuera ezberdinetara lainoak gurutzatzen badira, eguraldi txarra laster datorrela esan nahi du.
Erreaktoreek lorratz zabala uzten badute – zenbat eta zabalago eta luzeago txarrago -, eguraldi txarra hurrengo orduetan etorriko dela esan nahi du.
Eguraldi txarraren beste seinale batzuk:
-
Enaren hegalaldi errestaria.
-
Lurreruntz doan kaioen hegalaldi altua.
-
Abereen urduritasuna.
-
Oilaritea ordutik kanpora.
ZER EGIN EKAIZ ELEKTRIKOA EGONEZ GERO?
Saiatu ez nabarmentzen paisaian, esaterako ez egon tontor baten zutunik edo leku agerien erdian.
Aldendu eresi metalikoetatik, burdin-harietatik, hodietatik, karriletatik eta tximistak erakarri ahal dituen edozein metalezko gauzetatik eta distantzira jarri.
Zelai soiletan ez babestu isolaturiko estalpe txikietan edo antzerako tokietan.
Basoan bilatu lurrik edo tokirik gorena eta babestu bertan zuhaitz txikien artean. Eremu zabalagoetan bilatu ezazu sakonune edo haranen bat. Bat-bateko uholdeak izan kontutan.
Norbait leku lau edo zelaien batetan egongo balitz, hau da, babestu ahal izateko tokietatik benetan urrun, eta ileak puntan jartzen zaizkiola nabaritzen badu (tximisten bat jausiko delaren seinale), belauniko jarri eta tolestu gorputza aurrerantz. Ez luzatu gorputza lurrean. Beste gomendapen bat txingoan jartzea da, gure gorputzeko parteak zenbat eta gutxiago izan lurra ikutzen, zenbat eta posibilitate gehiago izango ditugu tximista ekiditzeko.
Tximista jadesten duten pertsonek astinaldi elektriko gogorra jasotzen dute eta batzuetan erredura nabarmenak ere izaten dituzte baina ez dira elektrizitatearekin gelditzen eta hori dela eta arrisku gabe ukitu ahal zaie. Neurriak arin hartzen badira, posible da tximista batengatik hartua izan den pertsona hori birpiztea.
OIHAR SUTEAK
| PIRAGUISMOA |
|---|
Gomendagarria da igeri egiten jakitea
Saiatu bakarrik ez irteten. Bakarrik joanez gero esan norbaiti ze zonatan egongo zaren.
Ez irten eguraldi txarrarekin eta informatu zaitez egingo duen eguraldiaz.
Utiliza siempre el chaleco salvavidas.
Erabili beti salbabiderako gerrontzea.
Piragua barnean jarri flotagarriak diren gauza extrak (puxikak esaterako).
Egun eguzkitsuetan eraman beti txano edo kapelen bat
Ur bizkorretan praktikatuz gero, erabili beti kaskoa.
Izan errealista zure posibilitate fisiko eta teknikoekin. Taldeak egiten duelako soilik ez egin.
Jantzi eguraldiaren arabera batez ere hotz egiten duenean.
Saiatu oinetakoren batzuk eramaten.
Ohitu taldean segurtasunezko kordelen bat eramaten.
Pasaguneren batetan aurretiaz ikuspen ona ez badagoen, ibilbidearen zailtasuna zein den jakin ahal izateko, lehorreratu eta urbazterretik aztertu.
Pasaguneren bat oso argi ikusten ez baduzu, eraman ezazu piragua zurekin. Errekaren bat jaitsi baino arinago (edo erreka bera jaisterakoan), zure nibelaren gainetik dagoela ohartzen bazara, utzi ezazu jaitsiera egun horretan. Taldeak egiten duelako soilik ez egin.
Kontu handiz ibili handitzen diren erreketan (kolore marroiko urak). Urbazterrak desagertu egiten dira eta arriskugarriak izan ahal diren enborrak, abarrak, harriak etab. herrestan eramaten ditu. Adituentzat utzi ur hauek.
Urtegiak zeharkatzea ekiditu ezazu. Urtegi baten itzulera tranpa hilgarria izan daiteke. Arriskatzeak ez du merezi jauzi baten zentzazioa biziteagatik.
Lagundu zure lagunak egoera zailetan, beraiek ere gauza berdina egingo dute zugatik eta.
BEHARREZKO MATERIALA
Pala: Kaietarako bikoitza eta kanoarako bakuna edo sinplea.
Salbabiderako gerrontzea: igeri jakiteak edo ez, ez du axola.
Bainontzi estalkia: Bainontzia zarratzen du barruan ura sar ez dadin.
Oinetakoak: Uretako sandaliak edo neoprenozko txapinak.
Kaskoa: ur bizietan bakarrik.
HOTZ EGITEN DUEN EGUNETARAKO BEHARREZKO EKIPOA
Kamiseta termikoa: gorputzarentzat azal bikoitza da.
Neoprenoa: manga gabekoa, mugimendu askatasuna izateko.
Anoraka: barruko beroa gordetzeko eta haizetxoaz, uraz ... babesteko.
LEHEN ALDIZ URETARA JOAN AURRETIK
KONTU HANDIA IZAN UR BIZKORRETAN
Ur bizkorretan ibiltzeak gozamena, zirrara, naturarekin kontaktua, ingurunearekin bat egitea, abentura, lagunartekotasuna etab. bat dakar, baina baita teknika berezi baten ikaskuntza beharra eta segurtasun arau batzuen ezaguera.
Kontutan izan: lehen aldia bada, ezin zaitezela edonola eta era autodidakta batez ur bizietatik jaitsi. Oso garrantzitsua da irteerak egiten hastea kaiak-eko eskola baten bitartez edota esperientzia daukaten piragua taldeekin. Mesedez, ur bizkorretan ez joan zure kontura.
| MENDIKO BIZIKLETA |
|---|
Inoiz ez joan bakarrik, kide batek estutasun bat baino gehiagotik atera ahal dizu.
Beti erabili kaskua, gogoratu buruan golpe on bat ekiditu ahal dizula (esperientziagatik esaten dizut).
Eraman ezazu beti zurekin ur eta jateko ugari (gozokiak, fruitu lehorrak etab.)
Indarrak neurtu (pentsa ezazu tramurik gogorrena oraindik heltzear dagoela eta gainera bueltatu egin behar dela).
Oinarrizko tresnen kit bat eraman ezazu zurekin, zulaketa bat gauzarik arruntena da eta hori dela eta eraman zurekin, partxeak, bonba , desmuntagarriak, allen giltzak, giltz ingelez txiki bat eta alikate txikiren bat .
Metereologo eta segurtasun baldintzak: baldintzak, onenak ez direnean, zorua buztita dagoenean edo elurra denean, errepidetik ez joaten saiatuko gara. Haizeak eraturiko euriagatik lekualdatze lateralak kontrolatuko ditugu eta ibilbidetik doazen beste ibilgailuekin segurtasun distantzia mantenduko dugu.
Azkenik, ez ahaztu zu zarela bidean doan zaurgarriena. Saiatu besteek ikus zaitzatela, batez ere gauez eta ikuspen gutxiko lekuetatik joanez gero.